ZUZENDARIARI

Oraintxetik 20 urtera

Bilbo.
2020ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehenengo, guk, herritar ekintzaileok, mugaz bestaldeko eskualdeekin harremanak sustatu garraioaren hobekuntzan; horrek ekarriko luke elkarberrezagutzea. Elkarren lehen arloko ekonomia, edo enpresa berrien sortzea ere balegoke, arlo ezberdinak arlo ezberdin, beti iparrorratza herri egiten gaituzten gauzetan; hizkuntza eta kultura, aldi berean berezko nortasunaren balioa bereganatzen lagunduz, gure nafar historia, kasurako; ikastola berrien sorrera erabat euskaraz ikasi ezineko iparraldeko eremu horretan; Lanbide Heziketako ikastaro zein ziklo ezberdinetatik unibertsitatera barnera arte, dena izaera pribatuarekin baina nazionala, izan ere, gaurko publikotasuna bi estatu hegemonikoren pean dago; hortik abiatuz gero, edozein ekimen, sortzez ona izanda ere, geldiaraziko lukete estatu frantsesak zein espainiarrak, euren parametroetara moldatu ezean. Horrek ez du esan nahi era paralelo batean lan egin ezin denik.

Zer esanik ez, gaurko Foru Erkidego-an gauza bera eginez gero, sortutako enpresa elkargoak ezberdinak izan arren, baina, denetariko sare nazionalak sortuz, nafar mendebaldekoekin (EAE), gure hizkuntza ardatza dela, eremu erdaldunetan enpresa euskaldunak sortuz; banku nazionala ere; gure jaiotza tasa biderkatuz, eta abar.

Hori guztia eta burura dakigukeena hogei urtean burututa, non eta nondik hurbilago geundeke?

Gaurko hezkuntza sistematik ateratzen diren gazteek zer balio, kontzientzia eta nortasun dute bizi diren herriaz, baldin badakite herririk ote dagoen! Zenbat Getaria dagoen, zelan sortu eta desagertu zen euskaldunon lehenengo estatu-erresuma, Nafarroa! Ala dena da berdinetik berdinera asmatutako izen baten (Euskadi) erkidegokoak garelako azalpena? Dena da azalekoa? Eurekin aurreko lerroetako burutapenak landu ahalko lirateke, izaera berreskuratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.