ZUZENDARIARI

Onintzaren Aralar

Gipuzkoako ENBAko presidentea.
2018ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Ziur naiz idatzitxo hau eratzean ez dudala izango, ez da urrutitik ere, zeuk duzun dotorezia eta eskarmentua, baina, hala ere, ez nuke aukera pasatzea nahi orain gutxi egunkari honetan argitaratu duzun Aralar izeneko artikuluaz neure iritzia emateko. Zuk diozun bezala, isiltasunak mina ematen du, eta horrexegatik erabaki dut, gutxitan egiten dudan bezala, nire iritzia kaleratzea.

Zuk idatzitako artikuluan Aralar mendiaz oso modu poetiko, mitiko eta magikoaz mintzatzen zara, eta, gu bezalako abeltzainoi urrutiko hizkera egiten bazaigu ere, Aralar mendiaren edertasunaz ados izanik ere eta harro asko agertu nahi genuke, baina zuri eta beste askori argi esan nahi genieke, hainbeste miresten duzuen Aralarren edertasunean, berezkoa duenaz gain, gizakiaren esku hartzea ukaezina dela, eta, bereziki, mendeetan zehar abeltzainok egindako kudeaketa.

Abereak goiko larretokietara igotzeko eta azienda modu txukunean artatzeko abeltzainok ezinbestekoak ditugu hainbat azpiegitura (artzainen txabola egokiak, mendiko gaztandegiak, itxiturak, desbrozeak, bideak...), eta hori dena, noski, orain arte ezagutzen dugun Aralarko edertasunari eutsi nahi badiogu.

Agian, behealdean goxo-goxo eta eroso bizi zaretenontzat Aralarrek magia, mitika eta poetika galduko luke. Abeltzainak eta beren aziendak (zuk, mespretxuz eta ezjakintasunez, abeltzaintza industrial deritzozuna) Aralarretik behin betiko jaitsiko balira, poetika ez dakit baina Aralarrek etorkizuna galduko luke, ziur naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.