ZUZENDARIARI

Olentzero abestiaren letra

2022ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Olentzeroren abestiak letra berri bat behar du, osasuntsuagoa. Umeentzako da eta bere oraingo mezua ez da batere ona. Hemen nire proposamena:

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenean
neguburua dala (Jesus jaio dala)
lasterka etorri da
berri ematera

Horra, horra
gure Olentzero
txapela beltza duela (pipa hortzetan
[duela)
eserita dago
kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
bere lagunekin (botila ardoekin)

Olentzero buruhandia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
prestatu omen du (edan omen du)
Gabonetako oparia (hamar ardo
[zahagia)

Ai gizon zelebrea (Ai urde tripa handia)
Lara lala la lara lala la...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.