Lehen datua: inperialismo herrizidak duela 5.000 urte inguru hasi ziren, eta gaurdaino iraun dute mundu zabalean. Inperialismoek, gaurkoek zein atzokoek, gizadiaren krimenik handienak burutu dituzte.
Bigarrrena. «Estatu Espainiarrarik» ez dagoela, eta izen amarrua dela hori, gaur egun, izenen ingeniaritza dei geniezaiokeena. Dagoena «Gaztelerriko Estadu» inperialista da, non gudalostea, erregea, konstituzioa, polizia, epailegoa, legeak, unibertsitatea, eliza eta abar dauden.
Hirugarrena. Halako egoera instituzionalean Euskal Herriak nazio esklabutza jasaten du. Esklabutza horrek hiru eduki ditu: menpekoa, desjabetua eta alienatua.
Inbasio militarraren eta konkistaren ondorioz, Penintsulako euskaldunok Gaztelerriko gudalostearen mende harrapatutagaude. Gu ez gara gure instituzioen eta gure lurraldearen jabe.
Euskalerria instituzionalki alienaturik dago, guk ezin ditugu gure egoeraz oinarrizko erabakiak hartu, ez dugu autodeterminaziorik, ez gara burujabe. Horren adibide garbia da Gaztelerriko Estatuak autonomiaren legea bete gabe utzi duela.
Horrek Gasteizko Parlamentuko lege pilo bat errekurritu ditu. Baina okerrena da gure parlamentutxoak Gaztelerriko inperioak Euskal Herrian dituen interesen kudeatze lanak besterik ezin dituela egin; horretan datza gure autonomia: Gaztelar Inperioaren lan batzuk guk gero hemen burutzeko baimena. Halare, dugun autonomia ñimiñoa nahi dutenean ken diezagukete. Egoera hori agerrarazi eta leherrarazi du Katalauniako Parlamentuak.
Gaztelerriko Estatu horrek baditu Euskal Herrian kolaborazionistak. Gaztelerriko alderdi politikoek (PP, PSOE, Ahal Dugu-IU, C'S) kolaborazionismo hori bilatzen dute. Alderdi horien abiapuntua Gaztela Nazioa da; eta helburua, Gaztelerriko inperioa gobernatzea. Dena, Espainia izatearen mozorropean. Erromatarrek Penintsula osoari —Portugal barne— Espainia deitu zioten. Hitz geografikoa zen. XII.ean, berriz, Gaztelako erregeari Espainia izen-markaren jabe egitea bururatu zitzaion; harrezkero dator —politikoki ere, ez geografikoki bakarrik— Gaztela eta Espainia izenak nahaspilatzea. Esan beharra dago orduan bertan, XII. mendean, Portugaleko eta Nafarroako erregeak, Gaztelak egin zuen Espainia izen horren usurpazioaren aurka agertu zirela; izen haren atzetik usurpazio politikoa ere bazetorkeela aurreikusi baitzuten. Horrela, gaur bertan ere, Gaztelak militarki Katalaunia, Granada eta Nafarroa bereganatzea lortu eta gero, Gaztelerriek Espainia izen-marka esklusiban darabilte. Beraz, hasieran penintsula osoko izen geografikoa zena gaztelerriek euren izen politikoa bihurtu dute. Hitzen ingeniaritza esaten zaio gaur, eta horretan omen datza komunikazioaren kakoetako bat. Gaztelerriek Gaztel Nazioa osatzen dute eta gaztelar nazionalistak dira.
Datu soziopolitiko objektibo horietan, honako hau topatu dugu: Gaztelerriko inperialismo herrizida. Gaitza zaharra da, duela 5.000 urtez gerozkoa eta planeta osoan zabaldua. Euskal abertzaleontzat Euskalerria da abiapuntu eta helmuga, alemaniarrentzat edo italiarrentzat euren herria abiapuntua eta helmuga den bezala. Mundu guztiko nazioak dira abertzaleak; ez dago naziorik nazionalismorik gabe. Horretan ez gara salbuespena. Euskal abertzaleok harro sentitu gaitezke inperialistak ez garelako: ez diegu beste nazioei euren instituzioak, ejerzitoak, poliziak, unibertsitateak sortzea eta garatzea galarazten. Harro, bai, guk sortu dugun abertzaletasuna inperialista ez delako, ezta beste nazioen esklabutzale edo herrizida ere; aldiz, guk besteen abertzaletasunak errespetu guztiz tratatzen ditugu.
ZUZENDARIARI
Oinarrizko abiapuntuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu