Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Plantilla Organikoa argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak martxoaren 2an. 563 lanpostu ditu NUPek. Hizkuntz profil elebiduneko lanpostuak (euskara/gaztelania) 33 dira (% 5,86). Ingelesezko hizkuntz profila dutenak, 18 (%3,20).
NUP unibertsitate elebiduna (euskara/ gaztelania) bihurtzekotan, Plantilla Organikoaren izaera guztiz aldatu behar du. Oraingoarekin ikasketak bi hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz) eskaintzea erabat ezinezkoa da.
NUPen 2017-19 Euskararen Plan Gidaria izan zen azkena, dakigunez. Plan horren emaitza Plantilla Organikoan horrela islatu bada, plan horren erabateko porrota da.
NUPek bere izaera berriz hausnartu behar du. Itxurak alde batera utzi eta unibertsitate elebiduna bihurtzeko benetako urratsak eman behar ditu eta, ezinbestean, pauso horiek ondo islatu behar ditu Plantilla Organikoan.
ZUZENDARIARI
NUPeko plantilla eta unibertsitate elebakarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu