ZUZENDARIARI

NUPeko lanpostuen egonkortzea eta euskarazko ikasketak

2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain dela hamar urte, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak hizkuntz eskakizunak ezartzeko irizpideak finkatu zituen, hurrengo Lan Publikoaren Eskaintzetan kontuan izateko.

Orain 90 plaza aterako ditu NUPek oposizio-lehiaketara, lanpostuak egonkortzeko prozesu batean. Hala ere, konpromiso hura betetzeko asmorik ez du, LABek salatu duenez. Sindikatu batzuen aldetik helegiteak irits daitezkeenez, ez dago ausardiarik ez borondaterik hizkuntz eskakizunak jartzeko. Nafarroako Administrazio Auzitegiak eta epaileek emandako ebazpenen zehar-kaltea da hori.

Plantilla Organikoan lanpostuen %5,86ri euskarazko hizkuntz profila ezarrita, unibertsitatearen beharrak bete nahi dituzte, euskarari dagokionez. Ezinezko eginkizuna!

Alferrik da NUPeko Irakaskuntzaren Planean euskararen eskaintza estrategikoak aipatzea, Plantilla Organikoaren izaera iraultzen ez bada.

Ikasle euskaldunak badira NUPen. Euskarazko eskaintza egiteko irakasle euskaldunak falta dira, ordea. Gabezia non dagoen badakigu. Lanpostuak egonkortzeko90 plaza ateratzea hizkuntz eskakizunik gabe, ez da bidea.

Ez dezatela pentsatu oraingo Plantilla Organikoarekin, euskarari dagokionez, fundamentuzko zerbait eginen dela sinetsiko dugunik! Edozein planek hor dauka sinesgarritasunerako giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.