ZUZENDARIARI

Nork gidatzen du kotxea?

2019ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Orain dela gutxi hitzaldi batean entzun nuen Dakar rallyaren hurrengo edizioko ibilbidea Arabiatik pasatuko dela. Une horretan piztu egin zen eztabaida. Arabian, gaur egun, emakumeek ezin dutelako kotxerik bakarrik gidatu. Hori dela eta, ideia batzuk datozkit burura.

Mendebaldeko potentzietan emakumeek gidatzeko baimena lor dezakete. Arabiar herri batzuetan, ordea, debekatuta dago kotxez zirkulatzea emakumeentzat. Egia da, gidatzea askatasunaren zati garrantzitsua izan daiteke guztiontzat, bereziki lanera bakarrik joan daitekeelako edo aisialdian disfrutatzeko. Gauzak bakarrik egiteko aukera izatea izugarria izan daiteke gure askatasunarentzat. Eskubide hau inportantea da gaur egun Europa garatuan. Urrats sendoa bada ere, ez da nahikoa benetako berdintasuna lor dezagun.

Beste leku batean, jolas parkeetan askotan ere saiatzen gara gidatzen. Adibidez, Port Aventura parkean, ordu bateko ilara pairatuz gero, gurasoak «Errusiar mendi ko» lehen bagoia lortzen saiatzen dira. Bagoi horretan ez daukagu gidatzeko aukerarik, baina gure buruan gidatzea eskubide bezala ikusten dugu. Beste egoeretan ere, amets egiteko erabiltzen dugu bolantea hartzea. Gidatzea askatasunarekin lotzen dugu gure imajinario kolektiboan eta baita boterearekin ere.

Hala eta guztiz ere, etxe ondoan dauden beste jolas parkeetan auto zaharrak erabiltzen dituzte gurasoek zein aitita-amonek umeak eramateko. Askotan, lorategi berri horietan aitita-amama gehiago ikus daitezke gurasoak baino. Une horretan galdera batzuk datozkit burura: lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak nahikoak dira EAEn? Noraino heltzen da gure gidatzeko gaitasuna?

Emakunderen arabera, gauzak ez dira hobetzen berdintasunean. Lehen eta behin, soldatak ez dira izaten berdinak emakumeentzat zein gizonentzat, askoz baxuagoak direlako emakumeentzat. Aldi berean, emakumeek, oro har, lan partzialak gehiago hartzen dituzte. Konkretuki, Eusko Jaurlaritzaren arabera kontratu partzialen %80 emakumeentzat izaten dira. Hala eta guztiz ere, etxean zama guztiarekin jarraitzen dute andreek. Egoera hau ikusita, gurasoen laguntza ezinbestekoa izaten da. Nahi gabe, emakumeek gurasoengan mendekotasun izugarria jartzen dute. Horregatik, aitita-amamak izaten dira gidariak etxe ondoan dauzkagun jolas parkeetan. Gurasoentzat zein emakumeentzat, askotan, bakarrik da posible gidatzea Port Aventuran eta oro har buruan.

Egia da: arabiar herrialdetan gidatzeko baimena edukitzea sekulako aurrerapena izango litzateke herri horietan bizi diren emakumeentzat. Gainera, ez dauka zentzu handirik Dakarreko Rallyan emakumeak gidatzen ikustea eta aldi berean kaleetan debekua mantentzea. Baina ezin ditugu basamortuetan begiak josi eta ahaztu zein den gure egoera EAEn. Berdintasuna gure ondoan dauden gauzak aldatzen hasten baita eta hori gure esku dago bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.