Zuzendariari

Nori barkatu?

Gasteiz.
2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Zutik-en desagerpenarekin batera, Joxe Iriarte Bikila-k dio, euskal gatazkarekiko konpromisoa literatura mailan, sutan jartzen dela subentzionatuta izatearen salaketaren aurrean.

Baina ez gara oso urrutira joan behar —iazko euskal literatura saria, adibidez— ikusteko boterearen jarrera zein den arlo horretan, are gehiago ikusiz nola desagertzen ari diren taldeak eta taldeak, antzerkian, zinemaldian, eta abar, dirurik gabe, subentziorik gabe, krisia dela edo ez dela.

Bikilak eskatzen du euskal gatazkarekiko ikuspuntu zabala «bere orokorrean», adierazi gabe zer baliabide erabil daitezkeen horretarako; ez al dago, bada, inolako loturarik euskal kulturaren eta gaurko egoera politiko artean?

Nola ez kikildu, orduan, euskal gatazkaren arerioen aurrean, baliabiderik gabe, erakunderik gabe?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.