Zuzendariari

Non dago gure euskara?

2013ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Irailaren 2tik 7ra FesTVal izeneko telebista jaialdia ospatuko da Gasteizen. Jaialdiaren informazio gune batekin topo egin, eta informazioa eskatzera joan naiz. Eskuorriak gaztelania hutsean zeudela erantzun didate. Begiradatxo bat eman diot. Orduan, beste gauza batez ohartu naiz… Eskaintzen den guztia ere ia hizkuntza berean dagoela baizik! Euskarari ematen zaion tarte bakarra Plaza Berrian ETBko haurren programazioa da. Nola izan daiteke EITB anfitrioitzat duen jaialdi batean euskararen presentzia ume txikiei mugatzea? Hori gutxi balitz, programazioa Espainiar Estatuko telebista kateetan zentratzen da: Espainiako telesail garrantzitsuetan (euskaraz telesailik ez balego bezala) eta saskibaloiko espainiar selekzioari berriro ere protagonismoa emanez, Cuatro kateari esker. Izan ere, Mediaset taldeko kate honek pantaila erraldoi bat jarriko du «no hay dos sin tres» esaldiarekin jarraituz. Gasteiztarrok argi erakutsi genuen gure ondoeza duela hiru urte milaka pertsona batu ginenean argi aldarrikatuz guk badugula gure selekzioa eta ez dugula inposiziorik nahi.

Hortik aurrera informazio gehiago lortzen saiatu naiz web orrira sartuz. Hemen ere dena gaztelaniaz. Ezinegona helarazi diot jaialdiaren zuzendariari.

Kexa honen bitartez Gasteizko Udal eta Arabako Foru Aldundiari babesle eta ko-babesle diren heinean, gasteiztar eta arabarrok merezi ditugun hizkuntza eskubideak bermatu ditzatela eskatu nahi diet eta euskarazko telebistak eta Euskal Telebistak merezi duen esparrua izan dezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.