ZUZENDARIARI

Non dago euskal ekologismoa?

Iruñea.
2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Klima aldaketaren aurkako manifestazio jendetsuak egon dira berriz Europa osoan maiatzaren 24an. Milaka eta milaka gazte, suminduta, kalera irten dira Ama Lurraren aurkako erasoak salatzeko eta planetaren klima krisia agenda politikoaren erdian jartzeko.

Larrialdi klimatikoa da gaur egun gizakiak duen mehatxurik handiena, gureiraupena planeta honetan kinka larrian jartzen duena. Lehenbailehen konpondu beharreko arazo saihetsezina.

Euskal Herrian, Hegoaldean batik bat, kontzientzia eskasa dago afera honekin.Ez da berdin gertatzen Ipar Euskal Herrian, non kontzientzia ekologikoa (Europako iparraldean bezala) askoz errotuagoa den. Harritzekoa da Hego Euskal Herrian jendea mobilizatzeko gaitasuna duten gai asko egotea, baina gai ekologikoa ez izatea horien artean... Zer gertatzen da hemen? Zergatik Europako herrialde aurrerakoietan eta Iparraldean bertan milaka pertsona (gazteak bereziki) mobilizatzen dira, eta Hegoaldeko lau lurraldetan arazo honek ez ditu kontzientziak astintzen? Horri dagokionez, gertuago gaude Espainiatik Alemaniatik edo Suediatik baino.

Garai batean hain indartsua zen euskal ekologismoa non dago?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.