Zuzendariari

Nola sortu lanpostuak kooperatibei zergak igota?

Arratia.
2013ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gipuzkoako Aldundiak lehenengo, eta EAJk eta PSOEk adostuta orain, laster, kooperatibei sozietate zerga handituko zaie, Bizkaian eta Araban ere bai. Erabaki hori hartzearekin batera, Jaurlaritzak enplegua bultzatzeko funts bat sor dezala adostu omen dute bi alderdi horiek.

Enplegua sortzeko askotan eskaini izan diren diru-laguntzak kasu askotan onuragarriak badira ere, kontuz ibili behar da, tranpa asko egiten direlako. Epe luzerako enplegu egonkorra sortzeko, ordea, diru-laguntzak gutxitan izan dira baliagarriak.

Orain arte argi ikusi dugunez, lanpostuak sortzeko sortu ziren kooperatibek beren lana egiten jarraitzen dute. Ikaragarria izan da gauden krisi garai honetan, non enpresa ia guztietan lanpostuak galdu diren, kooperatibek lanpostuen kopuruari eutsi izana.

Kooperatibak elkartzen dituen Erkideren datuen arabera, 2010ean 1.057 lanpostu, 2011n211, eta iaz 25 lanpostu sortu zituzten. Krisiak ere gogor jo ditu, baina eutsi egin diote enpleguari. Hori egin ahal izateko, lehenengo oinarria, noski, kooperatiben helburuan dago: lanpostuak sortzea. Eta, horretarako, zerga politikak enpresa mota hau lagundu izana tresna egokia izan da, zalantzarik gabe.

Harrigarria da enpleguak sortzen dutenei zergak igotzea, eta, ondoren, haiek ondoen egiten dutena imitatzen saiatzea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.