2015eko udal hauteskundeen ostean, EAJ ez zegoenez prest Bilduri bere bozkattoa emateko, Bilduk EAJri Gasteizko alkatetza eskura jarri zion, Javier Maroto kentzeko.
EH Bilduk sei zinegotzi atera zituen, bigarren indarra izanez. EAJ hirugarrena zen, bostekin. Zinegotzi gehien lortutako hautagaia —Maroto, bederatzirekin— alkate izan ez zedin, 14 boto lortu behar zituen beste hautagai batek. Bilduk alkate izateko hautagaitza aurkeztu zuen, baina EAJk botoak ukatu zizkion. Orduan, Bilduk Gorka Urtarani eskaini zizkion bere botoak, baina EAJk ez zituen onartu!
Maroto alkate izan ez zedin, Gora Gasteiz mugimendu herrikoiak bilkura jendetsuak egin zituen. Presio horren pean, EAJk Bilduren botoak onartu zituen, bi baldintza jarrita: aldundia ere EAJrena izatea ez oztopatzea, eta udalean lehenengo aurrekontuak onartzea. Bilduk, EAJrekin aurrekontu horietarako gutxieneko batzuk adostu ostean, eskaintza onartu zuen.
Alkatea aukeratzeko udalbatzaren aurreko gauean, PSOEk PSEri debekatu zion EAJri agindu zizkion bere lau botoak ematea. Irabazik boto asmoa aldatu zuen eta EAJri eman zion.
Horrela hasi zen PPren hondamendia Araban.
Post data:
Aurrekontuetan EH Bildurekin adostutako partidak sartu ziren. Baina Urtaranek partida gehienak ez zituen exekutatu.
2016an Kontu Auzitegiak Maroto kondenatu zuen, udalari 393.862 euroko «kaltea» egiteagatik, San Antonio kasuan.
ZUZENDARIARI
Nola lortu zuen Urtaranek alkate izatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu