Zuzendariari
Nireak, ikurrina eta nafar bandera
Mikel Alberro lagun, hiruzpalau gauza zure artikuluaz (BERRIA 2013-5-14). Nirean ez naiz zutaz ari. Nabarraldeko partaidea naiz, baina izena eta «euskara irakaslea» erabiltzen ditut sinatzeko; nire iritziak nireak dira ez Nabarralderenak, ez euskaltegikoenak. Tomas Urzainkirekin duzun harra, harekin konpondu, mesedez. Nik ez diot euskarari lehentasunik ematen, euskaraz bizitzeko ahalegin zuhurra egiten dut, euskaldun naizelako, eta kito. Badakit batzuentzat lehenesteko eta baztertzeko xaxatze-tresna dela euskara, ni euskalduna naiz horrela izatea erabaki dudalako eta euskaldun guztiok bilduko gaituen Nafar Estatua berriz ere independentea izan dadin egiten dut lan. Zuk ez? Bejondeizula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu