ZUZENDARIARI

Nire filosofia laburbilduta

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Materia konprenitzeko forma behar dugu. Baina forma geldia da, eta materia igarotzea. Formaren bitartez zientzia egiten dugu, baina materiala denez, orduan ohartzen gara ez dela unibertsala gure teoria, edozein teoria. Eta horrek erakusten digu ezin dugula ezagutu unibertsoa unibertsalki. Baina aurreratu ere zientzia egiten infinituraino aurreratu gaitezke, baina zientzia unibertsala aktuan ez dugu lortzen ahal, aldiz potentzian beti.

Besterik ez balego nik bizitzaren sentimendu tragikoa edukiko nuke, joera dugu perfekziora, ezagutza unibertsalera, baina ezin. Hala ere ez da hola, guk a posteriori ikertzen dugu. Baina badago pertsonaia historiko bat, Jesus Nazaretekoa, a priori ezagutzen zuena. Ezagutza unibertsala zuena beraz, eta gainera ahala zeukan materiazko ororen gainetik nahi zuena egiteko, infinitua aktuan. Hori nire Jauna da, nire Jainkoa. San Gregorio Nisakoak zioen mirariengatik Jesus dela Jainkoa, eta niharen autoritateari atxikitzen natzaio nire teoria egia dela erraten dudanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.