Nire lehen deskalabruak seminarioan, primarian eduki nituen: ezkertia izatea gaizki ikusia zegoen eta profesore maristek eskumarekin obligatu nindutela ikasten idazten; erlijiosoak oso autoritarioak izaten dira. Hor min handia egin zidaten, ondorioztatzen dut nik. Nire ama ere joan zen profesoreengana mesedez bakean lagatzeko umea. Erraz osatzen nintzen, umeek hori dute, baina orbana han geratzen zen, nire garunean. Gaitza gerorako uzten zela, nolabait gazte arora manifestatuz estuasunekin. Erraten zuten lehenagoko medikuek gaixotasun psikikoak ezkertiek edukitzen zituztela geroago, eskizofrenia eta hola. Eskizofreniko asko ezkertiak izaten omen zirela. Niretzat horregatik da, eta baita ere, irakurria dut psikiatriako liburu batean, problemak dituelako gizajoak higienean. Imajinazioa asko erabiliz etiologiekin gehiago asmatzen ahal dugu.
Zortzi-hamar urtetan bokazioz, sermoi bat entzunda eta amaren baimenarekin, seminarioan estudiatu nuen, interno. Eta oso gaizki igaro nuen kurtso hura. Hainbeste ezen, gerora, psikologo bati, oso ona, kontatzen nion hangoa eta ez nuen gauza txarrik besterik kontatzen. Behin, nire narrazioa moztu zuen eta erran zidan zerbait ona kontatzeko. Eta ni oroitu nintzen pilota partida batez. Tipo oso harroa zen nire kontrarioa, baina nik, asko kontzentratuta (aprobetxatuaz ezkertia naizela), irabazi egin nion, eta sorbaldatik hartuta handik paseatzen ibili ninduten garaipen haren karira. Eta orain beste modu batez imajinatzen dut nire haurtzaroa, ez dena beltz eta bai argilunekin. Joera nuen unibertsal bihurtzeko traumak, eta gero, filosofiako karreran, ikasi dut ez dela egiazkoa, ez eta hurrik eman ere, halako unibertsal bihurtzea, kontrara, trauma partikular bihurtzen da. Eta nire gaixoa osatze bidean jartzen ahal da. Kasu honekin ikusten da filosofia aplikatzea kasu klinikora medizina izan daitekeela.
Nik beti pentsatu dut nire gaixoa osatu arte ez nuela ezer erabakiko. Eta amak apuntatu ninduen Eibarko institutuan. Askoz hobeto igaro nituela han kurtsoak. Hori da egia, eta egia da nire bokazioa.