ELA-ko Batzorde Eragileko kidea

Nire artikuluari zuzenketa

Aitor Murgia
2025eko urtarrilaren 28a
11:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den larunbatean Zedarriak foroari buruz idatzi nuen artikulu bat argitaratu zen BERRIAn. Bertan Jonan Fernandez interpelatu nuen foro horretako kide eta Eusko Jaurlaritzako lotura gisa. Egun batzuk geroago erantzun du gezurra dela berak Zedarriak-en parte hartu izana. Eta arrazoi duela onartu behar dut. Interpelatu nahi nuen pertsona Juanjo Alvarez zen eta ez Jonan Fernandez.

Nire akatsa izan da, eta publikoki barkamena eskatu nahi nioke Jonan Fernandezi. Era berean, akatsa zuzenduko da artikulua argitaratu den hedabide guztietan.

Izan dadila hau etorkizunean akats gehiago ez egiteko arrazoia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.