Ez da lehen aldia. Euskarazko film bat estreinatzen duten bakoitzean, ordutegi maltzurra jartzen digute Oreretako Niessen zinemek. Oraingoan, Dantza filma estreinatu dute, eta hauxe izan da ordutegia, abenduaren 21etik 27ra: ostiralean, 22:10ean; larunbatean eta igandean, 16:00etan eta 22:40an; 24an, 16:00etan; 26an, 16:00etan eta 22:40ean; eta 27an, 16:00etan. Erdarazko filmek ordutegi zabala dute, baina euskarazkoak ordu desegokietan jartzen dituzte.
Ez da harritzekoa euskaldun jendea zinemara ez joatea. Badakit Niessen zinemek etekin ekonomikoari lehentasuna ematen diotena eta, mundu kapitalista honetan, hori euskaldunok dugun eskubidearen gainetik dagoena. Ez dezatela esan hemen euskara gaztelaniaren parean dagoenik, ez baita egia.
Tamalgarria da hizkuntzaren arabera gure herrian bi motako herritarrak izatea, edozein unetan bere hizkuntza errespetatzen dioten pertsona eta ia une orotan bere hizkuntza errespetatua izan dadin erreibindikatzen ibili behar duena. Badirudi hauexek direla euskararen normalizazioa eta patua. Instituzioek euskara gure esku dagoela esaten digute, baina gero halako kasuetan haiek ez diote gaiari tinko heldu nahi.
ZUZENDARIARI
Niessen zinemek euskaldunok diskriminatzen gaituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu