ZUZENDARIARI

Natura eta hiria

2023ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Hiri bat aztertzerako unean, hiri horrek daukan natur-inguruarena ikuspuntu garrantzitsuenetariko bat izan daiteke. Urruntasunean eta gertutasunean, handik edo hemendik, hiri baten sena edo kalitatea neurtzeko orduan, bere natur-ingurua erabakigarria da. Hain zuzen ere, gaur egungo hirien krisiaren alde dramatikoena da, agian, natur-inguru horren usteltzea eta desagerpena.

Bateko eta besteko hirien adibide asko aztertu genitzake, hala gurean nola kanpoan, baina soilik Donostiakoari begirada bat botako diogu. Itsaso ondoan dauden hirietan gertatzen den bezala, Donostiako iparraldeko natur-ingurua bermatua dagoela esan genezake.

Mendebaldean, batez ere, Igeldo, Mendizorrotz eta Arratzain mendiek, natur-inguruarekiko harreman indartsu eta zoriontsu bat proposatzen dute.

Hegoaldea, konplexuagoa da: Puio, Aiete, Ametzagaina, San Markos, Txoritokieta maldetan, borroka planteatuta dago.

Ekialdea, gertutasunean, Ulia mendia da, eta baita Naparra etorbidea-Manteo lorategi-ezponda ere.

Honek, hiriraino natura ekartzen digu, Ulia mendia ekartzen digu. Hor atzean, natura dagoenaren promesa, itxaropena eta keinua da. Baina hau bukatzera doa, hemendik aurrera, hor atzean lagun bat izango dugu. Bakardadea hiriaren alde horretaz jabetuko da, paisaiaren puska hau, Basque Culinary Center II.aren ordez saldu baita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.