Zuzendariari

Napartheid

Iruñea.
2014ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Soweto, Nafarroa baino hobeto leloa duela 25 urte Asisko Urmenetak eta bere taldekideek ospetsu bihurtu zuten, komiki baten bidez. Hogeita bost urte igaro, eta ura bere bidean. Egun, Nafarroan euskaldun edota euskal herritarrak sentitzen garenok baztertuak eta zokoratuak gara etengabe. Ikusiezin bihurtu nahi gaituzte. Gure eskubide linguistikoak hutsaren hurrengoak dira, gure sinboloak debekatuta daude (ikurrinak ilegala izaten jarraitzen du toki ofizialetan), gure seme-alaben eskola liburuetatik Euskal Herriko mapa eta aipamen guztiak ezabatu nahian dabiltza, ETB ikustea gero eta zailagoa da… Eskuin nabarrista euskofoboak (PSNren konplizitatearekin) oinarrizko eskubideak zapaltzen ditu lotsarik gabe, eta nafarren arteko elkarbizitza demokratikoari oztopoak bertzerik ez ditu jartzen.

Nahiz eta Nafarroako Parlamentuan abertzaleak %30 izan (eta %35 Iruñeko Udalean), euskal herritarroi gure eskubide linguistikoak, kulturalak eta zibilak ukatzen dizkigute nafar agintariek. Bigarren edo hirugarren mailako hiritarrak gara gure Herrian, beltzak garai bateko Hego Afrikan bezalakoak, edo AEBetako erreserbetako indioen antzekoak. Ingelesa berari ere lehentasuna ematen diote gure berezko hizkuntzaren gainetik. Euskal aztarna oro ezabatu nahi dute hemendik.

Bai, Soweto, Nafarroa baino hobeto esaerak, zoritxarrez, bizirik dirau. Apartheid etnikoa oraindik ez da bukatu Nafarroan. Euskaldun edota euskal herritar izateak arras neketsua izaten jarraitzen du hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.