Zuzendariari

Nafarroa anaia zaharra

Arrigorriaga
2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Benito Lertxundik Erribera kantuan dei egiten dio Nafarroari, maitasunez eta errespetuz jantzitako hitz gozoak erabiliz. Gazteluak erreinuen adierazgarri ziren antzinako garai horiek eguneratuz, memoria baita etorkizunaren sehaska, iparraldeko ikastolek ongi ikasi duten legea. Gaurko Nafarroan, UPN eta PSOE dira memoriaren kudeatzaile, naipezko gaztelu horretan izkutatuta. Zirrikitu batetik beldurrak dario ordea, odolak zauri sakonetatik bezela. Aise higatuz doan zirrikitua, euskararen haize baketsuak jota.

Barcinak zuloa konpondu nahiean Rajoiri kezkatuta dei egin dio eta igeltsero lanetan hasi dira biak, porlana nola landu behar duten ahaztua, Espainako erreinua bateratua mantentzen duen porlan bera erabili nahiean. Badaezpada, osagai berri bat frogatu dute, konstituzio eraldaketaren bitartez bi anaiak aldendu nahirik. Anaia gaztearentzat beti izaten da eredu anaia zaharra, baina guraso izatera jokatzen dabiltzala Barcinak eta Rajoik urratu egin nahi die elkar jolasteko ohitura hori. Telebistan, PPren kanpainako ekitaldi batean, Rajoik bekokian ume bat musukatzen ikustean, Judasek Jesusi emandako musua datorkit burura, Nafarroa eta Euskal Erkide autonomoko musua merke saldu baitu. Nafarroa, une gogorrak dituzu egun. Izan bedi anaia zaharrari eskainitako anaia gaztearen arnasa. Bitartean ekingo dugu, antzina Amaiurren izan zirenen ondorengoak garela euskaldunak, barcinatar alzheimerdunek uko egin arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.