ZUZENDARIA

Nabarrismoa galtzaile

Iruñea.
2015eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Franco hil zenetik lehenengo aldiz, guztion eskubideak babestuko dituen gobernu bat eratuko da Nafarroan. Euskal Herriaren partaide sentitzen garen nafarrok, euskaldunok edota euskal herritarrok, bertze nafarrek dituzten eskubide berberak lortzeko bidean gaude. Alta, guk ez dugu errebantxarik nahi: ez dugu gaztelania mugatu nahi, ez ditugu telebista edo irrati erdaldunak lizentziarik gabe utziko, ez dugu nafar espainolisten banderarik debekatu nahi, ez diegu gure identitate euskalduna inposatuko nafar guztiei. Errespetatuak izatea bertzerik ez dugu espero. Nafar «gaiztoak» izateari behin betiko utzi.

Erregimen nabarristak eta sostengua eman dioten alderdi politikoek (UPNk, PSNk eta PPk) urte luzetako apartheid politiko eta kulturala ezarri dute Nafarroa Garaian. Nafar gobernu berriak egoera zital horri lehenbailehen bukaera ematea espero dugu. Hemendik aurrera, ez gara gure etxean bigarren mailako herritarrak izanen. Nafar guztion elkarbizitza irabazle, nabarrismo baztertzailea, galtzaile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.