Bizikletaz zihoala, han topatu du alkoholemia kontrola. Geratu, eta alkohol faltagatik baino, ertzainei euskaraz egiteagatik zigortu dute gure txirrindularia. Datuak euskaraz ematean, haiek beren gaztelania perfektuan erantzun dute.
Hiru isun jaso ditu: lehena, autoritateek gelditzeko esan eta ez geratzeagatik (metro batzuk aurreraxeago, alegia); bigarrena, kontrolean zegoen Stop seinalea ez errespetatzeagatik. Azkena, txirrina faltan izateagatik bizikletan. 600 euro guztira.
Hori guztia, noski, bere burua euskaldun gisa aurkeztu duen txirrindulariari egin diote. Alkoholemia kontrolean euskaraz aritzean positibo eman duelako. Euskaraz putz egiteagatik.