Bada urte mordo bat Mutrikuko herrian portua-hondartza-dikearen inguruko proiektua zela-eta gizarte arrakala zabaldu zela, eta ondorioz proiektuaren aurka talde ezberdinak —Santakarra Bizirik, Hobetu Leike— sortu zirela. Halako taldeak sortu eta desagertu ziren bezala, Berdeak + Independenteak herri plataformak politikara salto egin zuen, orain dela hamasei urteko udal-hauteskundetan, obraren aurkako iritzia plazaratuz.
Aurtengo udal-bozetarako aurreko hilabeteetan esanguratsua izan da Danborzaleak taldeak abenduan bultzaturiko erreferenduma, non jaso ziren 871 bozetatik 819 kanpoko dikea ez luzatzearen alde agertu ginen. Orduan abstentzioaz eta partaidetza txikiaz hitz egin zen, bainaherritarren iritzi eta ariketa demokratikoargia hor jasota gelditu da hurrengo belaunaldietarako. Gerora, dikea luzatzeko obrak «arazo teknikoengatik» udaberrian gelditu dira, eta herritarrok informazio garbi eta zehatzagorik gabe jarraitzen dugu…
Eta maiatzeko udal hauteskundeetan ere, abstentzioaz gain boto zuriak eta baliogabeak sendotu direnean, zinegotzi zenbakiak mantendu dira: EH Bildu nagusitu da, 1.207 boto eta zazpi zinegotzi (2019an, 1.396 boto), bigarren EAJ, 892 boto eta bost zinegotzi (2019an 1.076), hirugarren Berdiak Equo, 326 botorekin zinegotzi bakarra. D´Hont legearen eraginez kandidatura txikiak aukera gutxirekin gelditzen gara alderdi nagusien aurrean; nahikoa izango ziren beste 19 boz Berdiak-ek bigarren zinegotzia lortzeko. Hortxe aukera! Hauek ere arazo teknikoak ote?
Berdiak-en ez dakigu Mutrikun zeinek bozkatzen duen eta zeinek ez, betidanik erabakita baitaukagu hautets-mahaietan ez garela erroldan izen-abizenak apuntatzen egon behar —hori kontrol-sozialerako tresna dela deritzogu—, eta bakarrik zenbaketaren unean parte hartzen dugu. Beraz, izan daiteke herriko neska-mutil gazteenek beraien aldarrikapen edo deskontetua adierazteko abstentzioaz baliatzea, edo berdin pertsona helduagoek ere. Nork daki? Gainera, guk hauteskunde astean bertan herritarrekin ez dugu bilerarik egin zerbait galdetu edo-eta eskaintzeko. Oraingoz, gurea ez da kea saltzea, gauzak argi eta garbi esaten ditugu. Arazo teknikoa?
ZUZENDARIARI
Mutrikun «arazo teknikoak»; zuen herrietan ere bai?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu