Zuzendariari

Murrizteari bai, berrerabiltzeari bai eta birziklatzeari ere bai

Arrasate.
2013ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Bergarako biztanle askok birziklapenari ezetz eta erraustegiari baietz esan diote. Irudi batzuk ikusita neuzkan, baina ez nuen espero hainbeste balkoi eta leihotan zabor poltsak egotea. Hori ikusita, triste sentitu nintzen. Alde batetik, auzo lotsa sentitu nuen ikusitakoagatik, ikusi nuena sentsibilizazio faltaren sinonimoa delako. Kontzientziaren falta nabarmena ere bada. Batzuek esan dezakete hitz gogorrak direla, baina niri gogorragoa iruditzen zait gizakiok egin dezakeguna, izadiari eta geuri. Dirudienez, gizakiok ez ditugu konpondu nahi sortzen ari garen arazoak.

Bestalde, onartu behar dugu metodo honek gure ohitura batzuk aldatuko dituela, batez ere, txarrak direnak. Gai honetan inportateena ez da metodoa, baizik eta helburua, emaitzak eta abar. Zoritxarrez, Euskadin gai gehienak politikoki ustelduta daude, eta hemen oso garbi ikus daiteke, beraz, eta, mesedez, hipokresiarik ez!

Katalunian 15 urte baino gehiago daramate 100 herritan baino gehiagotan zaborrak horrela jasotzen. Beraz, arazoa hemen dago. Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik.

Zaborraren arazoa konpontzeko, zaborraren tratamendua aldatu behar da, bestela erraustegi, zabortegi eta diru mordo bat beharko da. Gogoratu 2011n 2.270.000 euro ordaindu zutela (gure diruarekin) beste herrialdeetara eramateko.

Atez atekoaren alde gaudenok zerbait gaizki egin dugu: agian ez dugu jakin gure ideiak ondo azaltzen, emaitzek hala diote eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.