Bilbo

Murrizketa larriak haur-eskoletan

Itsaso Petralanda eta Davide Cabaleiro
2025eko otsailaren 4a
05:00
Entzun

Bilbo Zaharrean bizi den hamar hileko ume baten gurasoak gara. Otsailean aurrematrikula egin nahi dugu gure umea haur-eskola publikoan hasteko, eta, hemen gure sorpresa, abendutik hona Bilbo osoan ia ez dago plazarik 0 urteko geletan. Une honetan aukera bakarrak hauek dira: Zazpilanda eta Arangoiti (biak gure auzotik 45 bat minutura garraio publikoan).

Norbaitek uste al du ume guztiak data berean jaiotzen direla? Gainera, gaur egun derrigorrezkoa da gurasotasun baimena bukatuta edukitzea haur-eskola publikoan matrikulatzeko; beraz, nahi izanda ere, ezin izango genuke gure txikia ikasturte hasieran matrikulatu.

Eusko Jaurlaritzak isilpean egiten dituen murrizketak salatu nahi ditugu; izan ere, haur-eskoletan plazak murrizten ari dira. Zelan da posible ikasturtean zehar plaza gehiago ez zabaltzea, eskaera ikaragarria dago-eta?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.