Administrazioan Euskaraz Taldea

Murgiltze ereduko euskarazko haur eskolak nahi ditugu

2025eko otsailaren 25a
05:00
Entzun

Iruñean hamazazpi haur eskola ditugu (hamabi Iruñeko Udalarenak eta bost Nafarroako Gobernuarenak).

Euskarazko murgiltze eredua Txantreako Izartegi Haur Eskolan dugu. Eredu mistoa (euskarazko eta gaztelaniazko lerroekin) sei haur eskolatan dugu: Iruñeko Udalaren Arrotxapeko Goiz Eder, Buztintxuri, Lezkairu eta Arrosadiko Printzearen Harresia haur eskoletan eta Nafarroako Gobernuaren Alde Zaharreko eta Sanduzelaiko haur eskoletan.

Eskaintza desorekatua dugu gaztelaniaren aldera. Oso desegokia kontuan hartzen badugu bi hizkuntzak ikasten dituztenak euskarazko ereduetatik soilik ateratzen direla. Horrexegatik, bi eskaera zehatz egin ditugu:

- Nafarroako Gobernuari eskatu diogu Sanduzelaiko Haur Eskola euskarazko murgiltze eredukoa bihurtzea (orain eredu mistoa dauka).

- Iruñeko Udalari eskatu diogu Arrotxapean euskarazko murgiltze ereduko haur eskola sortzea (Haurtzaro gaztelaniatik euskarara igarota edo, bestela, Goiz Argi eredu mistotik euskarara igarota).

Bi eskaera hauen arrazoia honetan oinarrituta dago: Administrazioan Euskaraz Taldeak indarrik handiena bi auzo hauetan du. Beraz, Iruñeko mapa aldatzea hortik hastea bururatu zaigu.

Eskaera hauek lotuta daude eskaera orokorrago batekin: murgiltze ereduko euskarazko haur eskolak Iruñeko auzo guztietan lortzea.

Bidea luzea izanen da (Sanduzelain murgiltze ereduko euskarazko haur eskola sortzeko Nafarroako Gobernuaren ezetza dagoeneko jaso dugu); hala ere, ez dugu etsiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.