Zuzendariari

Munduko populazioa

Arrasate.
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Mundu honetan omen gaude 6.500 milioi biztanle, azken hamarkadetan asko igo baita biztanleria. Medikuntzak aurrera egin du, eta ez ei dira hainbeste haur hiltzen, ezta zaharrak ere. Europan neurria hartu diogu hazkundeari. Euskal Herrian 1,4 seme-alaba izaten da emakumeko, datu ona. Baina Yemenen adibidez, emakumeko 6-7 haur sortzen dira. Nora goaz? Europatik kanpo, «zer da hau!» esan behar. Beraz, munduko populazioa geldi ezinean doa aurrera, noraino? Gogoan izan antiekologikoa dela populazio hazkundea. Zenbat eta biztanle gehiago, orduan eta etxe gehiago egin behar dira, lantegi gehiago, errepide gehiago, doma delako eraikuntza gehiago, izadia, natura hondatuz. Hondatu eta hondatu izadia. Sexu abstinentzia ezin denez exijitu, antisorgailuak dira salbazioa. Eta erlijio gehienak antisorgailuen aurkakoak dira. Hemen adibidez, kristautasunaren adar bat den katolizismoak ez du onartzen antisorgailua, are gutxiago nahi ez denaren abortua. Nora goaz? Zertan gabiltza? Eskerrak estatua laikoa dela. Oso sinestuna denak badaki Jainkoak mundu berri bat segundo batean sor dezakeela, baina gu gizakiak gara, eta mundu hau zaindu behar dugu. Antisorgailuak banatzen hasi beharko dugu baita gogoko ez duten estatuetan ere, merke eta ondo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.