Idatzi hau sinatzen dugun pertsonak Montehermosoko Mediatekako erabiltzaileak gara. Haren iraupena kinka larrian dago, Gasteizko Udalak ebatzi duen %81eko murrizketaren ondorioz. Ondokoaren defentsan agertu nahi dugu:
Kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan. Lau langilerekin eta ia aurrekonturik gabe, Montehermosoko museoa hiltzera kondenatu dute. Berdin gertatu da beste zerbitzu askorekin, eta horrenbeste gertatuko da beste hainbatekin, gasteiztarrok ez badugu saihesten. Badago dirua, baina legez inposatzen dute lehentasun gisa krisira eraman gaituzten bankuei ordaintzea.
Mediatekaren defentsan. Mediateka mantendu beharreko zerbitzu publikoa da, murrizketarik gabe. Ehunka gara erabiltzaileak, eta eskaintzen dituen baliabide teknologiko eta kulturalak oso baliagarriak dira. Ordenagailuetatik hasita, funts espezializatuetara (feminismoaren ingurukoa bereziki).
Montehermosoko eta bereziki Mediatekako langileen defentsan. Murrizketek pertsonei eragiten diete, sufrimendua eragiten dute. Eta Mediatekako langileek apenas azalpenik gabe jakin dute kanporatuak izango direla. Urteotan jarrera lagunkoia soilik jaso dugu Maru, Iñaki eta Anarengandik. Lerrootatik, beraientzako elkartasuna eta esker ona. Langabetzea erabaki dutenentzat, pertsonon alde egiten hasteko exijentzia, eta gure mespretxua.
Zuzendariari
Montehermosoko Mediatekaren langileen defentsan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu