Zuzendariari

Monopolioaren logika

Algorta.
2014ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Ostiraleko bazkalorduko antzezpenean, Espainiako Barne Ministroak armategi osoa polizia eta Guardia Zibilaren esku uztea exijitu dio ETAri. Umiliazio gogoaz gain, logika eta praktikotasun puntu ulergarri bat sumatu daiteke jarrera horretan. Ala ez al da ulertzekoa biolentziaren monopolioa aldarrikatzen duen Estatuak ahalik eta arma gehien pilatu nahi izatea? Are ulergarriagoa dirudi, gainera, herritarroi birziklatzea, berrerabiltzea eta hondakinak murriztea behin eta berriro eskatzen zaigun honetan.

Murrizketen aroan zentzu-zentzuzkoa litzateke arma erabilgarririk indargabetu ordez, polizia eta soldaduen artean banatzea eta, horrela, Defentsa eta Barne Ministerioen aurrekontua pittintxo bat txikiagotzea. Estatuak ezin al lituzke, esaterako, arma horiexek Afrikako azken kolonietako mugak hobeto defendatzeko berrerabili? Edo, beste hipotesi bat jartzearren, ETAren pistola horietako bat ez al litzateke atxilotuak galdeketetan izutzeko tresna egokia? Eta herria inoiz matxinatuko balitz, Estatuaren erakunde armatuek ezin al lituzkete arma horiexek berrerabili jendeari estatu liberal demokratikoa benetan zertan datzan gogorarazteko?

Jakina, balizko berrerabilpen horiek Estatuari inolako arazo etikorik planteatuko baliote, armategiaren zati bat, behintzat, erabilera ez-biolento konstruktiboetara bidera lezake. AHTaren lanetako leherketak egiteko, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.