Zuzendariari

Mintzalagun bila

Täby
2011ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oro har, ona iruditzen zait ETBko Kerman mintzalagun bila euskara hobetzeko programa, baina txundituta geratu nintzen egindako hankasartze izugarriarekin. Programan «etxera joan behar dut» esan behar dela esaten zen, nahiz eta adibidez Bizkaian arruntena «etxera joan behar naiz» izan. Are gehiago, Euskaltzaindiak euskara baturako «behar dut» hobesten badu ere, erabilera biak onartzen ditu 113. gomendioan. Argi utz dezagun euskara batua ez dela euskara zuzen bakarra, askok pentsatzen duten bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.