ZUZENDARIARI

Mintza Eguna

Bera.
2015eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 200 bat solas lagun(berba lagun) bildu ginen joan den larunbatean Beran (Nafarroan).

Izugarri arrakastatsua izan zen eguna: antolaketa eta giroa(ongietorria, hamaiketakoa, ibilalditxoak, kalejira, bazkaria Herriko Etxeko plazan, Aitortza ekitaldia, Dantzaldia...). Dena atera zen hagitz ongi.

Gauzatxo bat bakarrik: Espainiako Erregearen kopa finala egunean bertan zela eta bi bizkaitar baino ez ziren agertu. A zer pena... edo lotsa? Autobusa bazuten Bilbotik antolatua beraientzat. Eta denbora sobera, bueltan Bilbon partida ikusi ahal izateko. Pena galdu zutela beste euskaldunekin solastatzeko aukera.

Aupa Athletic!... neurri batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.