Zuzendariari

Militanteen eskubideak

Jon Erezuma eta Joan Carles Monteagudoren heriotzaren 23. urteurrenean. Senitarte eta lagunen izenean.
2014ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Giza eskubideak boterearen ideologia bilakatu dira. Botereak bakarrik ezagutzen ditu bere eskubide propioak. Eta, era orokorragoan, gizakiarentzat ideia oso mugatu bat: gizakia sufritzen duen biktima soila da.

Baina gizakiak, militantetzat har dezakegunak, sufritzeko arriskua izanik ere, tinko mantentzen da. Une latzetan, presio handiak eta zigor krudelak jasanda ere, eustea erabakitzen du militanteak. Ideia, pentsamendu, balio edo bere bizitza osoa orientatu duen kausa bati fidel mantentzen da.

Militanteak bere kontzientzia eta irudi propioak ditu. Ez du uzten bere inguruan dabiltzan ideia ibiltari arruntek seduzi dezaten, batez ere amore ematera bultzatzen duten ideiak badira. Militanteak ez du uzten bere duintasuna edo konbikzioak indarrez zapaltzen. Ez du uzten bere izenean erabaki dezaten. Militantea ez dago sekula politikoki nekatuta, ezta inguruan gertatzen denagatik etsita ere. Ez ditu uzten nagusitzen inguruan dituen apatia, gogogabezia, utzikeria edo inpotentzia.

Militanteak, benetako gizakiak. Egiazko giza eskubideak berdintasuna, justizia eta askatasuna direla uste du. Eta horiek ez direla soilik agiri abstraktu konpromiso gabeetan edo politikarien adierazpenetan agertu behar, ezta lege edo arauetan ere. Benetako gizateria enuntziatu unibertsal horien alde borrokatzen direnek osatzen dute. Ekonomia, politika edo zapaltzaileen biktima hutsa izatea errefusatzen dutenak dira egiazko subjektu militanteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.