Arrano Elkarteko Taldekako Xake Txapelketa hamargarren ediziora iritsi da, eta, bide batez, Mikel Gureak hartu du aurrea palmaresean.
Hamabi talde eta 50 jokalari baino gehiago izan ziren, gehien-gehienak nahiko arituak Nafarroako xakean. Gipuzkoatik Bergara Xake Taldea etorri zen eta Arabatik Gasteizko Martintxo taldea.
Mikel Gureak nagusitasun handia erakutsi zuen, alde guztietan: taldeen erdiak eta jokalari ugari ekarri zituen; tableroetan bere jokalari gazteen nagusitasuna handia izan zen; antolaketan ere lagundu zuen, erloju digitalak eta tableroak ekarrita.
Hemezortzi urtez azpikoen Mikel Gurea taldeak jokalari gazteak zituen, baina dagoeneko Nafarroan izarrak direnak: Alexandr Pedchenko Bondar, Adrian Oroz Carrasco, Iker Fernandez Cobos eta Aitor Esparza Toni. Mikel Gurea Burlada izan zen bere arerio nagusia. Talde hau jokalari are gazteagoek osatzen zuten, baina helduekin parez pare aritzeko gaitasuna erakutsia dutenak (eta gainetik ere bai askotan). Martintxo talde arabarra izan zen hirugarren sailkatua (gehienak jokalari nahiko gazteak ziren horiek ere).
Txapelketaren erdian otamen goxoa hartu zuten parte hartzaileek. Horrela, nahiko pozik bukatu zuten denek, nahiz eta zertxobait luzea izan torneoa, 11 partida izan baitziren.
ZUZENDARIARI
Mikel Gurearen nagusitasun handia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu