Arrano Elkartea Xake Taldeko kidea

Mikel Gurea A eta Asebeteren arteko lehia ikusgarria

Joseba Otano Villanueva
2024ko abuztuaren 13a
05:00
Entzun

Arrano Elkarteko Taldekako Xake Txapelketak 11. edizioan  gehieneko talde kopurua batu du lehenengo aldiz, eta txapelketatik kanpo geratu da, horren ondorioz, talde bat. Txapelketaren arrakastak beste arazoren bat ekartzen du, beraz.

Burlatako Mikel Gureak lau talde ekarri zituen. Batez ere Mikel Gurea A oso talde indartsua zen, eta txapelketa bereganatu zuen. 11 edizio jokatu dira eta seitan Mikel Gureak irabazi du. Alexandr Pedchenko Bondar, Adrian Oroz Carrasco, Iker Fernandez Cobos eta Aitor Martinez Ayesa izan ziren talde txapelduneko jokalariak.

Ez zuten bide erraza izan, txapelketarako sortutako Asebete taldeak azkeneraino itzala egin zion eta. Amalia Aranaz Murillo, Alberto Sacristan Latorre, Eihartze Buiza Prieto eta Aritz Idiazabal Troyasen batez besteko eloa 2.000tik gorakoa da eta Mikel Gurea A taldearekin puntuz berdinduta amaitu zuten.

Hirugarren posturako borroka Orvina eta Mikel Gurea B taldeen artean izan zen. Azkenean, Iruñeko taldeak trofeoa lortu zuen puntu erdiren aldeaz.

Txapelketaren erdian otamena dastatu zuten parte hartzaileek. Beraz, pozik geratu ziren guztiak, hurrengo edizioaren zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.