Michael Robinson, Osasunan jokatu zuen aurrelari eta pertsona bikaina Leicesterren (Ingalaterra) jaio zen; baina arbaso irlandarrak zituenez, Ingalaterrarekin edo Irlandarekin joka zezakeen futbolean. Lehia handia zuen Ingalaterrako selekzioan, eta, beraz, Irlandarekin jokatu zuen, baita 1982ko Espainiako Munduko Txapelketan ere. Dikotomia honen harira, istorio dibertigarria kontatzen zuen. Kontua da Irlanda-Albania partidaren atarikoan ereserki bat jotzen hasi zela, eta Robinsonek ondokoari esan ziola: «Hi, a ze ereserki ziztrina zeukatek albaniar hauek!». Eta besteak: «Isilik egon hadi, gurea dek eta».
Horraino iristen zen Michaelen abertzaletasuna.
Vujadin Boskov Real Madrileko entrenatzaile xelebreak bere gaztelania balkanizatuan esan ohi zuen bezala: «Futbola futbola da».