Zuzendariari

Mercadonak ezin du zabaldu EAEn

Arratia.
2013ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Mercadonak EAEn supermerkatuak jartzeko asmoa dauka. Baimena eskatzen duenean, seguru, lege asko betetzea eskatuko diotela, segurtasun aldetik, higiene aldetik… Merkataritza Sailak eta dagozkien udalek hainbat gauza eskatuko diete, baina, gaur egun indarrean dagoen hizkuntza arloko lege bat betetzea eskatuko ote dio Jaurlaritzak? Hizkuntza Eskubideen Dekretua?

Lege horren arabera, Mercadonak euskarazko zerbitzua bermatu behar du, ahoz eta idatziz (errotulazioa, bere produktuen etiketajea…). Aurretik badakigu Mercadonak ez duela lege hori beteko, bere produktuetan katalana, galiziera eta euskara baztertzen dituelako. Beraz, legea ez duela betetzen ikusita, emango al zaio irekiera lizentziarik?

Gauza bera supermerkatu berriak zabaltzea edo berriztatzeko baimena eskatzen dituzten gainerakoak: nola onartu ahal zaie legea betetzen ez badute? Izan ere, gehien betetzen duena Eroski da, baina «semaforo erdaldunari» «esker» bere produktuen etiketatzean hizkuntzetarako lekurik ez eta euskara beherantz egin du, noiz eta Kontsumitzaileen Legea indarrean jarri zen garaian gutxi gorabehera. Eta gaur egun, euskaraz informazioaren %25etik behera dago. Hau da, lehen baino nabarmen gutxiago!

Hizkuntza Eskubideen Dekretuak, gainera, jada ez du isunik jarriko, Legebiltzarrean onartutakoaren arabera. Zerbaiterako balioko ote du orduan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.