ZUZENDARIARI

Memoria, Usansolo eta hitzen ondoeza

Anttonmari Aldekoa - Otalora Zamalloa.
2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Iurretako herria Durangotik desanexionatu berri, 1989an, udalerri legez martxan zebilen eta Goikolea zaharrean udaletxe berria inauguratzea egokitu zen 1993ko urtarrilaren 30ean. Han barruan, teilapean, batu ginen udal ordezkari-agintariak, Bizkaiko Foru Aldundiko agintari gorenak, albo-herrietako eta mankomunitateko ordezkari politikoak, herritarrak, dantzariak, bertsolariak, kantariak... Izan ziren diskurtsoak, izan ziren kantuak, ikusi genituen herriko dantzariak eta entzun bertsolariak. Izan ziren txalo, eupada eta zantzoak, izan ziren pozez, emozioz beteriko negar anpulu eutsi ezinak...Han ziren berrogeitaka lagun pankarta batekin: Usansoloko Udala noiz? Usansolo herri bat da.

Iurretarrak pozik, txalo, hitzaldi, dantza, txanpaina, pintxo, suziri, animo aseaz, pletoriko, eta mikrofonoan esatariak: «Eutsi eta animo usansoloarrok, iritsiko zarie, lortuko dozue. Hurrengoa zuena!».

Bat-batean, Diputazioko (h)agintariak artega eta oso haserre, aurkezle-esatariarengana: «Baina, baina zer darabilzu esaten, zer ari zara xaxatzen! Zuk, zuek ondo baino hobeto dakizue Usansolo sekula ez dela desanexionatuko. Usansolo sekula ez da udalerri izango!».

Hiztegira jo dut: sekula ez! horren interpretazioaren bila. Ez dut idoro, Ondoezak jota ihes egin ei du, edo autoezabatu da.

Iurretako udaletxe berriaren ertzeanziren usansoloarrek animoari eutsi eta ia 30 urtera udalerri berriko patroiaren jaiak, San Andres jaiak txanpainaz eta txapliguz ospatzen dihardute. Bizkaiko 113. udalerri izendatua izan da azaroaren 23an Gernikako Arbolapean. Aupa, Usansolo!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.