Zuzendariari
Melillako ezbeharra
Gogoeta txiki bat erantsi nahi diot Melillan gertatutakoari. Irakurri nuenez, Espainiako itsasontzi batetik pertsonak, bizirik edo hilak, Espainiako uretatik Marokoko uretara bultzatu ziren. Espainiako barne ministroak zioenez, «Espainiari ezin zaio ezer leporatu, hildako guztiak Marokoko uretan baitzeuden. Adituen ustez, herrialde aberatsek herrialde pobreei garatzeko politikekin lagundu behar die». Espainiako barne ministroa adituen iritziarekin bat ez datorrenez, hildakoa gainetik kendu nahi zuen. Jarrera horrekin ezbehar hori ahaztea lortuko du, baina, behar diren baliabideak jartzen ez badira, beste ezbehar batzuk ikusiko ditugu. Halako ezbeharren aurrean halako erabakiak hartzen dituzten politikariak ez dira fidagarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu