Zuzendariari

Mediku euskaldunak

Gasteiz.
2014ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Jakingo du, nik uste. Baina ordua emateko langileek ez dakit oso garbi duten. Gasteizko Santiago Ospitaleko Kanpo Kontsulten Harreran oftalmologoarekin ordua eskatu behar izan dut. Hona hango langile (zorionez) euskaldun batekin izan dudan elkarrizketaren moldaketa: «Oftalmologo honekin, orduan? Ados zaude?». «Bai. Tira, euskalduna bada ,hobe» «Ez dakit euskalduna den». Orduan, ondokoari galdetu dio langileak —bide batez esanda, oso modu adeitsuan hartu nau: «Oftalmologo hori euskalduna da?». «Uste dut ezetz». Gero, beste langileei: «Badago oftalmologo euskaldunik?». Ondorioztatu dute ez zegoela, baina ez dakit seguru dakiten. Gizarte informatizatu honetan, pantailari begira erantzun beharko zion langileak nire eskakizunari. Badira neurri errazak euskararen normalizaziorako, baina uste dut Osakidetzak ez dituela langileen eskura jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.