Oñati

Mediku errumaniarrak kontratatuko nituzke espainieraz jakin ez arren

Xabier Etxaniz Erle
2024ko uztailaren 18a
05:00
Entzun

Horixe ulertu nion Eneko Anduezari aurrekoan espainieraz eginiko elkarrizketa batean lan eskubideen eta hizkuntza eskubideen artean aurrenekoen alde egingo zukeela esandakoan. Hori, edo euskaldunok bigarren mailako biztanleak garela, ez dugula euskaraz aritzeko eskubiderik, euskara ez dela hemengo hizkuntza ofiziala... Ez da Anduezak esaten diguna euskararen eta beste eskubide baten artean aukeratzeko. Baina, Andueza jauna, zu prest egongo zinateke lan eskubidearen alde segurtasun eskubideari uko egiteko, prest teilatuetan aritzen diren langileei esateko aukera dezaten lan egitearen ala segurtasun neurriak jartzearen artean? Andueza jauna, PSE, eskubideak bete egin behar dira, guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.