Zuzendariari

MCC osoari

Elgoibar.
2014ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fagor Etxetresnetako borondatezko ekarpenei buruz entzuten dena: «Inork ez du horrelako interesik ematen arriskurik egon gabe». Baina kooperatibistak desberdinak dira, bueno, ziren.

Kooperatibistek ez dute diru hori ikusten; erretiroa hartu arte, ukitu ezinezko dirua da. Nahibeste urtetan ikusten duten diru bakarra interesena da, ez dakite altua edo baxua, ez dakite zehatz-mehatz zenbat diru duten ere, ezta inolako ziurtagiririk gordetzen. Hori horrela izanda, behin erretiroa hartuta, dirua bertan lagatzea ordura arteko ohikotasunarekin jarraitzea besterik ez da. Are gehiago, inuxentekeriara iristen den fede itsua dute. Badaude batzuek, nire harridurarako, beraien borondatezko ekarpena jasoko dutela uste dutenak; ziur daude! Zeinek ordainduta? Nola? Zergatik? Noiz?...

Ez dakite galdera horiei erantzuten, baina, hala ere, diru hori berreskuratuko dutela pentsatzen dute. Betiko kooperatibistak dira, horietako asko inuxenteak.

Horregatik, benetako kooperatibista horiei irtenbide bat emateko, kooperatiben finantzaketa sistema kolokan ez jartzeko eta hil arte geratzen zaien bizitza duintasunez igaro dezaten, MCC osatzen duten kooperatiba guztietako arduradunei eskatzen diet elkar daitezela eta borondatezko ekarpenei gutxieneko ziurtasun bat arautu diezaietela, Fagor Etxetresnek eragiten dieten familia horiekin guztiekin hasiko direlarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.