Zuzendariari

'Matxura eten'

Paloma Gabirondo.
Zarautz.
2012ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Gaztelerazko kartela irakurri gabe ulertezina egiten den kartel hau dago azkenengo hamar bat egunetan Zarauzko Modelo zinemaren atean; emanaldirik ez omen, matxurarengatik. Hori ere tokatu zaizue —oraingo udaletxekoez ari naiz—; matxura etetea, alegia. Lehengoek beste proiektu batzuetan jarri zuten indarra, dirua, gogoa… jarri izan balute herrian bertan dagoen aretoan (erabilera anitzetarako izan daitekeen areto horretan) ziur nago matxura ez zela gertatuko.

Beraz, harria udaletxearen (denona den etxearen) telaituan dagoela iruditzen zait.

Baina ziur nago matxura etetea lortzen baduzue herriko zinemazale eta aretoko erabiltzaile guztien esker ona eta begirunea izango duzuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.