Hamaika bider ondorioztatu dut ezinezkoa dela humanoki inolako teoriarik unibertsal bihurtzea, beti egin daiteke hobeto. Beraz, marxismoa ere partikularitatea da, oso interesantea politikan moral handia ematen duelako. Baina teoriak infinituan iristen ahal diren arren, sekula ez da iristen teoria bat infinitua aktora, hori bakarrik Jainkoak ahal du. Eta, hain zuzen, hori gertatzen da hemen ere.
Hala ere, teoria marxista aplikatzen bada nazio gaizto batera, badaiteke, okerrak ikertuz gure teorian, ez delako unibertsala, badaiteke aurrerapen handia ere (Frantziako Iraultza) egin. Eta aipatutako nazioa, balazta kenduta, aurrerapen bidean jarri.
Eta Herria astekarian, iparraldeko, Frantziapeko astekarian dioten moduan, beharrezkoa bada «jesto guttiz» ere. Normalean, hala ere, erreformismoa da hoberena. Eta klase ertaina nagusi baldin bada ezinezkoa da iraultzarik.
Katoliko laiko bezala nik eskatuko nuke analisi marxistaren estudiotsuei askatasun erlijiotsua defendatzea. Hor baitago unibertsaltasuna, erlijioetan, katolikoan batez ere. Eta arrazoia da hor mirariak egiten dituela Jesusek, signoak, eta horiek analizatuz, estudiatuz, dibinitatea deskubritzen dugu.
Laburbilduz, teorietan badaude egiak (Verboaren haziak) nahastuak faltsukeriekin, beraz, marxismoan dauden egiak aprobetxatzea proposatzen dut. Politika materialean, mundu honetako politikan.