ZUZENDARIARI

Martxoak 20. Erraustegia gelditu

2018ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Hilabete asko egin ditugu elkarlanean martxoaren 20ko jardunaldi eta mobilizazio eguna antolatzen errausketaren aurkako herri mugimenduak, eremu pribatu eta publikoko langileen defentsarako antolatuak dauden ia sindikatu guztiak, nekazaritza ekologikoa sustatzeko elkarteak eta ekonomia sozial eta solidarioa lantzen duten eragileak. Lelo nagusia hau da: Langileok ere, erraustegia gelditu, badago alternatiba.

Helburua zera da: Zubietako erraustegia eraikitzeko obrak 9 hilabete konplitzen dutenean eta erraustegirik gabeko aukera baten aldeko herri borrokaren bideak 16 urte betetzen dituenean, martxoaren 20ko ekimen honen bitartez erraustegia behin betiko gelditzeko ahalegin honetarako hausnarketa eta informazio trukerako gune berri bat elikatzea, eta kale mobilizazioa hauspotzea ere bai.

Azken hiru hilabete hauetan mundu zabaletik ailegatutako berriak dauzkagun motiboak indartu dizkigu. Osasunezkoak, naturaren biziraupenaren aldekoak, ekonomia baliabideen kudeaketa komunezkoak eta berdintasunezkoak, motibo etiko eta humanitarioak...

Echilaisen (Bordeletik gertu Okzitania) erraustegia martxan jartzeari debekua; Pisako (Italia) Udalaren erabakia hango erraustegia ixteko prozedurari ekiteko, frogatu denean minbizi kopurua nabarmen igo dela; Parisko erraustegiaren inguruko auzi zigor historikoa165 kaltetuen alde; eta Oasaka(Japonia) erraustegiaren itxieraren ondoriozko deseraikitze lanetan izandako istripua.

Gogoratu behar dugu ere apirilaren 12an Madrileko Kontu Auzitegian Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin epaituak izango direla erraustegiaren egitasmoa gelditzeagatik. Elkartasuna eta animoak. Erraustegia behin betiko gelditu. Badaude alternatiba hobeagoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.