Maiatzaren 13ko BERRIAn, notizia batzuk irakurri nituen euskal kantagintzarekin lotuak:
- Mikel Laboa katedrak, abeslari handiaren figura eta gaurko euskal abeslarien jarduna bultzatzeko sortutako erakundeak, Shakespeare-Infernu horiek disko-liburua plazaratuko du aurki. Euskal kulturako hainbat egilek idazle ingelesaren sonetoak errezitatuko dituzte.
- Beste orri batean, hau: ETBk, besteak beste, euskal kultura bultzatzeko xede geuk sorturiko telebistak, Izarrak kalean kantu saioa martxan jarriko du.
- Donostia 2016k antolatua, Olatu Talkan ehun kontzertu izango dira datozen egunotan. Parte hartzaile guztiak amateurrak izango dira.
Euskal abeslari eta musikari profesional gehien-gehienak langabezian dauden bitartean, Laboa Katedra, EITB, eta Donostia 2016 aski entretenituak dabiltza. Martxa ederra gurea!
Zuzendariari
Martxa ederra gurea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu