ZUZENDARIARI

Markel Olano jaunari:

2015eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Ekainaren 4an BERRIAn Alardeari buruz zuk esana —«Alardea ulertzeko modu diferenteak daude, eta guk biak errespetatzen ditugu. Ez dugu baten alde egiten»— irakurri dudanean, asaldura, amorrua eta etsipena sentitu dut. Bi Alarde daudela agerian dago. Bata, «tradizionala» deiturikoa, emakumei parte hartzea debekatzen diena, emakume izateagatik soilik. Eta beste bat, emakumek eta gizonek berdintasunean parte hartzea ahalbidetzen duena. Errespetagarria ez dena ezin errespetatu, Olano jauna, alarde tradizionalak emakumea ez baitu inolaz ere errespetatzen XXI. mendean. Gipuzkoako ahaldungai nagusiak esandakoa onartezina da, gizartea gizon eta emakumeok osatzen dugun heinean edozein ekitalditan parte hartzeko eskubide osoa baitugu, gizonek bezainbeste. Emakumeak edonora, Olano jauna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.