Arrano Elkartea xake taldeko kidea

Mario Antoñanzas Fernandez garaile argia Arrano Elkarteko XXV. Xake Txapelketan

2024ko irailaren 15a
05:00
Entzun

2024ko irailaren 2tik 6ra jokatu zen Arrano Elkarteko XXV. Xake Txapelketa, jokalari euskaldunentzat antolatua (salbuespen bat kenduta). Bi orduko partidak izan ziren, bost txandatan.

11 jokalarik parte hartu zuten, iaz baino sei jokalari gutxiagok, agian propaganda aski ez egiteagatik: Mikel Gureako bost, Arrano Elkarteko lau, Paz de Zigandako bat eta Orvinako bat.

Faborito nagusiak ziren Mikel Gureako Adrian Oroz Carrasco eta Orvinako Mario Antoñanzas Fernandez. Horien atzetik, Arrano Elkarteko Roberto Arana Oloron eta Joseba Otano Villanueva.

Hala ere, Adrian Oroz Carrascok soilik hiru partida jokatu zituen eta titulurako borrokatik kanpo utzi zuen horrek. 14 urteko Mario Antoñanzasek ederki aprobetxatu zuen hori eta lau garaipen eskuratu ondoren, txanda baten faltan matematikoki txapeldun bihurtu zen.

Azkeneko txandan Joseba Otanok Roberto Aranari irabazi zion eta bigarren postuan geratu zen. Adrian Oroz Carrascorentzat izan zen hirugarren postua.

14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa Mikel Gureako Kaiet Viana Aznar jokalariarentzat izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.