ZUZENDARIARI

Marian Leonentzat

AEK-ko irakaslea eta Marian Leonen ikaslea.
2018ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Oraindik gogoan zaitut, Marian. Emakume adoretsua nahiz iraultzailea zinen; lagun batek esan zuen bezala, zauden lekuan matxinada hasiko zenuen, ziur aski (ez ninduke harrituko). Adeitsua, zorrotza, langilea, borrokalaria, jenio bizikoa, bideratzaile bikaina; izan ere, zuri esker iritsi nintzen neure buruari jarritako helmugara. Nire lankide zein bidelaguna; beti prest tartetxo bat eskaintzeko, laguntzeko behar nuenean (baita belarrondokoren bat emateko ere). Horrela ikusi zintudan zurekin emandako ikasturtean, adjektibo horiek guztiak helarazi zenizkidan, Marian.

Sarritan oroitzen naiz zutaz, batez ere irakurtzen dudanean, zuzentasunaren birusa kutsatu zenidalako; hori bai, paranoian sartu barik nire ikasleen onura psikologikoagatik; bestela, azken bi urte hauetan baten batek garbituko ninduen (arrazoi osoz). Asko zenuen irakasteko, irakurle amorratua zinela konturatu nintzen; une oro, euskara maila hobetze aldera edota kultura zabaltzeko asmoz, liburuak gomendatzen.

Saminez idatzi dizkizut berba hauek; hala ere, amaieran irribarrea atera zait, eta juntagailua ez baitut erabili. Ondo baino hobeto dakizu zer esan nahi dudan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.