Zuzendariari

Manipulados del Araxesen ERErik ez

Manipuladoseko langilea.
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Lizartzako Manipulados del Araxesek irabazi handiak izan ditu aurreko urteetan, baina irabazi horiek ez ziren bertako langileon artean banatu. Krisia hasi ondoren, urtebete eta hiru hilabete iraun duen espedientea ezarri zitzaigun langileoi. Orain, berriz, 14 langiletik bost kaleratzea eta gainerakoek espedientean jarraitzea nahi du.

Lanpostu guztiak mantentzea eta langileen lan baldintzak bermatzea eskatzen diogu enpresari. Zuzendaritzak bideragarritasun arazoak dituela argudiatzen du; horregatik, liburu kontuen irekiera eskatzen diogu. Enpresak esaten duena egia bada, administrazioei langileen kontrolpeko enpresaren nazionalizazioa eskatzen diegu. Gutxiengo baten onerako bankuak salbatzeko erabiltzen duten diru publikoa, lanpostuak salbatzeko erabili behar dela uste dugulako.

Espedienteek, kaleratzeek eta itxierek jarraitu egiten dute. Manipuladoseko langileen aliatu nagusiak Tolosaldeko gainontzeko langileok zarete. Manipuladoseko langileen borroka indartzeko modu onena, arazoekin dauden enpresetako langileekin borroka plan bateratu bat antolatzea da. Oso zaila da lanpostuak enpresaz enpresa defendatzea. Arazo berberen aurrean, langileon indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Hau da bidea, langile klasearen borroka antolatu eta koordinatua. Batasuna da Tolosaldeko langile eta beren familien aurka antolatzen ari diren eraso guztiak atzera botatzeko modu onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.