Ez da erraza ondo diagnostikatzea, nik hamarkadak egin ditut nire kasua argitzeko, eta ondoren ahal dela osatzeko. Ikerketa lan neketsua da, eta diru askorik gabe ezinezkoa da osatzea. Ohartuta nago horretaz. Eskekoa ez dago sano.
Nire kasua hasi zen (lehenago jonki anfetaminomanoa izana nintzen) holaxe: tipo bat niri begira zegoela Valladoliden, ni bertan estudio batzuk egiten nengoela, niri begira etengabe, gelditu ere egiteke, eta izua apoderatu zen nitaz, eta Poliziagana ere joan nintzen, ETA izan zitekeela akabatu nahi ninduena. Ez zuten justifikaziorik ni akabatzeko, behargin baten seme euskaltzalea naiz. Gorrotoz inbidia ninduena ezagutu badut ere.
Gero ez dakit noiz baina hori igaro eta gero Madril komandoa detenitua izan zen, eta nik amari lehenengo galdetu nion hori nire traizioagatik ote zen, eta lasaitu ninduen, nik ez nuela traiziorik egin. Baina obsesiboa egin zitzaidan traizioarena. Herrian ere Herri Batasuneko nagusiekin, eta ez zioten inportantzia eman. Eta ni psikotiko horregatik, denek gorroto nindutelakoan. Gero ahaztu zitzaidan erabat komandoarena, eta traizioarekin geratu nintzen. Eta marjinatua.
Bakarrik arriskuaren aurrean, pelikulan bezala.
Donostian abade batek Asperso (Asociación de personas solas) fundatu zuen, eta behin, lokala zuelako, barraskiloak errioxar erara afaldu eta gero batek erran zidan oturuntza amaitzean, etxera eroango ninduela, eta interrogatorioa egin zidan ea zergatik nengoen bakarrik, eta ez zidan onartu psikosiarena, eta azkenik konforme geratu zen traizioa aipatu nionean, hori entzun nahi ei zuen. Infamia. Emakume bati ere erran nion zerbait traizioaz.
Gehien interesatzen zaidana da nire diskurtsoak Jainkoaren onespena jasotzea, hau da, egiazkoa izatea. Munduko fama guztiak baino gehiago. Baina munduko fama ere bada inportantea, Babiloniakoa. Virgiliok badio nola famak dituen mila aho eta mila belarri.
Eta hamarkadak eginez deskubritu dut ezkertia naizela, eta ni eskolan, parbularioan, maristekin, hasi nintzenean idazten erakutsi zidaten eskumarekin, traumatizaturik, eta halako trauma izan daiteke psikosi bihurtua, erraz igarotzen dena umetan, baina orbaina hor geratzen da. Nire ama ere joan zen profesoreengana, mesedez umea bakean lagatzeko.
Orain ezagutzen dut nire gaixo hori hutsune inportanterik gabe.
Nire amak zentzun handia zeukan eta nik asko ikasi dut harengandik alor horretan. Nire paranoiak eta begitazioak komentario laburrekin deuseztatzen zituen, eta nik interpretazio garbiak egin izan ditut amari entzun eta gero.
Gero kontuan eduki behar da kultura hau daukaguna (orientala) gaiztoa dela, izan direnetan gaiztoena, eta horrek larritzen, probokatzen ere, ditu gaixotasun psikikoak. Baita psikoanalisia ere teorizatu da, lan detektibezkoa egiaren bila, delituen bila, gaixotasun psikikoen bila osatzeko.